HIPOPRESIBOAK

 

LOW PRESURE FITNESS METODOA (ABDOMINAL HIPOPRESIBOAK)

Abdominal hipopresiboak zoru pelbikoaren lesioen errekuperaziorako ariketa metodorik hoberena bezala ezagutzera eman da. Guztiz adierazita erditze-ondorengo errekuperaziorako eta, are gehiago, prebentziorako haurdunaldi bitartean.

Ariketa hipopresiboak gomendatuta daude bai emakumeentzako bai gizonezkoentzako. Gauzatze erritmo sistematiko bati lotutako arnasketa eta jarrera ariketa bezala definitu daitezke. Helburua jarduera fisiko osasuntsu bat izatea da, presio intraabdominal handirik gabe.

 

Nori bideratuta:

· Gernu-ihesa duten emakumeak.

· Erditze-ondorengo errekuperazio fasean dauden emakumeak.

· Bizkarreko min kronikoak dituzten pertsonak (patologia larririk gabe)

· Edozein motako herniak dituzten pertsonak.

· Arnasketa arazoak dituzten pertsonak.

Lortuko diren emaitzak:

· Abdomino-perineal muskulaturaren tonifikazioa.

· Jarreraren hobekuntza.

· Mota guztietako herniak saihestu (abdominalak, baginalak…)

· Arnasketa parametroak erregulatu edota hobetu.

· Inkontinentzia sintomen prebentzioa edota erredukzioa.

· Faktore baskularizanteak erregulatu eta areagotu.

· Giltzaduren eta giharren lesioen prebentzioa.

· Babes lumbo-pelbiko eraginkorra lortu.

· Ongizatea eta plazerra lortzea, edozein jarduera fisikoarekin bezala.

· Presio intraabdominalaren gestioaren hobekuntza.

Hipopresivos

Hipopresivos